Politika -

Foru hauteskundeak 2019

Hiru emakume izango dira Ahal Duguren zerrendaburuak foru hauteskundeetan

Arantxa Abecia, Maria Valiente eta Eneritz de Madariaga izango dira Ahal Duguren hautagaiak Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren.

Arantxa Abecia, Maria Valiente eta Eneritz de Madariaga. Argazkia: Podemos-Ahal Dugu
Arantxa Abecia, Maria Valiente eta Eneritz de Madariaga.
Arantxa Abecia, Maria Valiente eta Eneritz de Madariaga. Argazkia: Podemos-Ahal Dugu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Abecia, Maria Valiente eta Eneritz de Madariaga izango dira Podemos-Ahal Duguren zerrendaburuak 2019ko foru hauteskundeetan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren.

Bizkaian, Eneritz de Madariagak botoen % 83,80 eskuratu ditu; % 16,20k boto zuria eman dute.

Gipuzkoan, Maria Valientek % 80,74aren babesa lortu du; gainerakoak boto zuriak izan dira.

Araban, Arantxa Abeciak botoen % 59,10 eskuratu ditu, eta David Rodriguezi (% 39,22) gailendu zaio.

Ahal Duguk ohar bidez azaldu duenez, 2.295 lagunek hartu dute parte alderdiaren hautagaiak aukeratzeko barneko primarioetan.

Horrenbestez, parte-hartzea % 12koa izan dela zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak gaur Udal eta foru hauteskundeak 2023