Politika -
Konferentzia Bilbon
PSE-EE: 'ETAren arazoak ez dira herritarrenak'
Pastorrek EAJren jarrera kritikatu du; "alderdi horretan anabasa nagusi da, manifestazioan egongo diren EAJko kideen inguruan kontraesana baino ez dago".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-Eeko bozeramaleak "Sorturen balizko legalizazioa euskal politikako gai nagusia dela" diotenak kritikatu ditu. Pastorren esanetan, sozialistek ez dituzte herritarren arazoak ETAren eta ezker abertzalearen arazo partikularrekin nahastuko".
Adierazpen horiek, PSE-EEk asteburuan Bilbon egiten ari den Udal eta Foru Konferentzian egin ditu Pastorrek. Konferentziaren helburua alderdi sozialistak hurrengo hauteskundeetan izango duen estrategia zehaztea da.
Pastorren esanetan, ETAren eta ezker abertzalearen arazoak "eurek sortutakoak dira, eta beraiei dagokie arazo horiek konpontzea".
Honen harian, PSE-EEko bozeramaileak EAKren jarrera kritikatu du; bere ustez, "EAJn kaosa da nagusi, buruzagiak manifestazioan izango ote diren inguruan ere mezu kontrajarriak baino ez dituzte ematen", azaldu du Pastorrek arratsaldean Bilbon Sorturen legalizazioa eskatuko duen manifestazioari erreferentzia eginez.
"Guk ez dugu besteen proiektuak txalotzen eta goratzen aritzeko inolako asmorik. Abertzaleen aurrekanpainak eurek egin eta ordain ditzatela", azpimarratu du Pastorrek.
PSE-EEko kidea ere fronteen kontra agertu da, horretarako "EAJk Lizarrako Hitzarmenaren inguruan egindakoa" jarri du adibide moduan. Pastorren iritziz, Urkulluk (EAJko presidentea) eta beste batzuk Legebiltzarrak ez duela gizarte osoa ordezkatzen esaten jarraitzern dute eta legitimazio eza salatzen duen ikuspuntu horri eusten diote hauteskundeak aurreratzea eskatzeko".