Politika -
Hauteskundeak
'Ekintza batasuna' proposatu dio ezker abertzaleak EAri Nafarroan
Aralar eta EAJ "arduragabekeriaz jokatzea" kritikatu du Marine Pueyok; ezker abertzalea NaBain egotea galaraztea eta "EA kanporatu" izana salatu du.
Erredakzioa
"Ekintza batasuna" bideratzea proposatu dio ezker abertzaleak EAri Nafarroan. Hori horrela, "aldaketa gauzatzeko" maiatzeko hauteskundeetan laguntzeko prest agertu da ezker abertzalea era "zintzoan eta desinteresatuan".
"Gatazkaren konponbide demokratikoa aurkitzeko" garrantzitsuena "ideiak eta indarrak biltzea" dela adierazi du Marine Pueyok. Horrekin, Nafarroak "galdutako subiranotasuna errekuperatu eta euskal herritarren aberri librearen bihotza" berriro izatera bueltatuko da" "programa ezkertiarra sortuz".
Helburu hori gauzatzeko, ezker abertzalea "besteen maila berean egoteko apostua egin du". Pueyok Aralarren eta EAJren "jarrera arduragabea" kritikatu du, NaBain sartzeko aukerak itxi eta EA koaliziotik botatzeagatik.