Politika -
Izpuran, Nafarroa Beherean
Zortzi gaztek itxialdia hasi dute haien aurkako euroaginduak salatzeko
Ihes egin zuten Segiren kontra 2010eko urrian egin zuten polizia-operazioaren ostean eta Paueko Auzitegiak espainiaratzearen inguruan hartuko duen erabakiaren zain daude.
Erredakzioa
2010eko urrian Segiren kontra egin zuten polizia-operazioaren ostean ihes egin zuten zortzi gaztek itxialdia hasi dute Izpuran (Nafarroa Beherea) haien kontrako euroaginduak salatzeko, Askaturen webguneak zabaldu duenez.
Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Salbador eta Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Endika Perez, Irati Tobar eta Beñat Lizeaga dira zortzi lagunak.
Prentsaurreko batean azaldu dutenez, itxialdia hasi dute espainiaratze agindua onartuko duten beldur direlako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea