Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Arana: 'Epaileek ez dute erabakirik hartuko kalkulu politikoengatik'

EBren koordinatzaile nagusiak uste du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari "ausardia falta" izan zaiola Sorturi buruzko polizia-txostenak bidali dituelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Batuaren koordinatzaile nagusiak Soturen legalizazioa izan du hizpide eta esan du epaileek ez dutela "erabakia kalkulu politikoengatik" hartuko.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari "ausardia falta" izan zaio alderdiari buruzko polizia-txostenak bidali dituelako epaitegietara.

Era berean, Ezker Batuaren buruzagiak uste du Gobernua "beldur dela PPk" Sorturi buruzko erabakia "hauteskundeetarako arma gisa" erabiliko ote duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea