Politika -
Eusko Jaurlaritza
EAEko alderdi politikoek 6,3 milioi euroko laguntza jasoko dute 2011an
EAEko Aurrekontu Orokorrek 6,3 milioi euroko partida bat jasotzen dute alderdi politikoen ohiko jardunak eragindako gastuak ordaintzeko.
Erredakzioa
2011. urterako alderdi politikoei emango dizkieten diru-laguntzak zehazten dituen akordioa onartu du gaur Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. Alderdi politikoen ohiko jardunak eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko izango da emango zaien diru kopurua, 6,3 milioi euro.
EAEko Aurrekontu Orokorrek 6,3 milioi euroko partida bat jasotzen dute alderdi politikoen ohiko jardunak eragindako gastuak ordaintzeko.
Aurrekontuetako partida hau Eusko Jaurlaritzak banatu behar du, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoan jasota dauden irizpideak kontutan hartuz eta EAEko hauteskunde-batzordeak 2009ko martxoko hauteskundeetan onartutako emaitzetan oinarrituta.
Egungo ekitaldirako diru-laguntzak honela banatuko dira: EAJk 2,5 milioi jasoko ditu, PSEk bi milioi euro, PPk 984.101,99 euro, Aralarrek 377.245,2, EAk 117.675,23, EBk 182.329,65 euro eta UPyDk 53.415,41 euro.