Politika -
Margo zuriarekin
Baionako AEK-ko egoitza eta Kalostrape taberna eraso dituzte
Errebindikaziorik egin ez badute ere, Kalostrape taberna ospetsuko sarrerako hiru kristalak eta AEK-ko egoitza margo zuriarekin zikindu dituzte.
Erredakzioa
Baionako AEK-ko egoitza eta Kalostrape taberna (Mrengo kalean) margo zuriarekin eraso egin dute bart.
Errebindikaziorik egin ez badute ere, Kalostrape taberna ospetsuko sarrerako hiru kristalak margo zuriarekin zikindu dituzte. Frantsesez ''blanc d''Espagne'' deitzen zaio kolore horri (''zuri espainiarra''). Normalean, denda bat itxi egin dutela iragartzeko erabiltzen da.
Gauza bera gertatu da AEK-ko egoitzan. Eraikinaren lehen eta bigarren solairuak eraso dituzte. AEK-ko arduradunek erasoa salatu dute Baionako komisaldegian.
"Noizbehinka eskuin muturreko taldeen erasoak pairatzen ditugu, gure euskaltegia ixtea nahi dutelako".