Politika -
Alderdi berria
Carrillok Sortu 'legezkoa' izatea eskatu du
Buruzagi komunistak uste du alderdi horretan Batasuneko edo ETAko kide ohiak egotea bera "arrazoi bat gehiago" dela demokrazian sartzeko eta bakea lortzeko.
Erredakzioa
Santiago Carrillo PCEren idazkari nagusi ohiak Sortu "legeztatzea" eskatu du eta alderdi horretan Batasuneko edo ETAko kide ohiak egotea bera demokrazian sartzeko "arrazoi bat gehiago" dela iritzi dio.
Carrillok gosari informatibo batean azaldu duenez, eskuindarrak eta ezkertiarrak kezkatuta daude Batasuna legeztatuko dela uste dutelako, baina Carrillorentzat "hori bera da legeztatu behar dena".
Izan ere, buruzagi komunistak uste du ezin dela legez kanpo utzi euskal gizartearen zati bat ordezkatzen duen alderdi politikoa.
Haren esanetan, Sortun Batasuneko edo ETAko kide ohiak egotea bera "arrazoi bat gehiago" da demokrazian sartzeko eta bakea lortzeko.
Estatu zentralistaren ikuspegiak "itsutu" egiten ditu eskuindar asko eta euren burua ezkertiartzat jotzen dutenak ere.