Politika -
Kolpearen 30. urteurrena
Bonok otsailaren 23ko estatu kolpearen aurka egin zutenak omendu ditu
Erregeak, eta egungo eta orain dela 30 urteko politikariek ahotsak batu dituzte 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpearen porrotak demokraziaren garaipena ekarri zuela gogoratzeko.
Erredakzioa
30 urte geroago, garai hartako politikari nagusiak Kongresura itzuli dira, mahaiaren inguruan biltzeko. Besteak beste Jose Bono Kongresuko presidentea, erregea eta Espainiako presidentea izan dira bazkarian.
Halaber, Felipe Gonzalez, Manuel Fraga, Santiago Carrillo, Miquel Roca, Alejandro Rojas Marcos eta Landelino Lavilla ere izan dira.
Bonok omenaldia egin die orain dela 30 urte Kongresuan zeuden diputatuei eta politikoei; ezkerrak eman dizkie kolpea ekiditzeagatik. Era berean, erregeari eta bertan zeuden eta gertatutakoa kontatu zuten kazetariei ezkerrak eman dizkie.
Bonok hitzaldi luze bat eskaini du Kongresuan otsailaren 23ko Estatu kolpearen 30. urteurrena dela eta. Egun horretan Tejero koronelak eta beste 200 guardia zibil bahitu zituzten protagonisten izen eta abizenak eman ditu.
Alderdi politiko guztien ordezkariak izan dira gaur Kongresuan; Zapatero eta Rajoy batera jezarri dira.
Ildo horretan, Adolfo Suarez eta Leopoldo Calvo Sotelo presidenteak, Manuel Gutierrez Mellado presidenteordea, Santiago Carrillo, Francisco Laina eta erregea aipatu ditu bereziki Bonok.
1981. urteko otsailaren 23an izandako estatu golpe saiakerari buruzko guztia dagoeneko ezaguna dela uste du Erregeak. Hala ere, egun horretan gertatutakoari buruzko gezurrak ere esaten direla onartu du. "Egun hartan gertatutako guztia dagoeneko ezagutzen dugula uste dut, bestela, asmatu ere egiten dute", azaldu du Estatuko buruak.
Erregearen arabera, Espainia eta espainiarrak "askoz hobeto" daude. "Bart primeran egin dut lo, ez gau hartan bezala", gaineratu du. Gainera, azken hiru hamarkadetan herrialdeak izan duen bilakaerarekin "pozik" dagoela nabarmendu du.
Estatu kolpearen 30. urteurrena dela eta, Jose Luis Zapaterorekin de Jose Bonorekin, Kongresuan izandako ekitaldian izan da Juan Carlos I. Bertan, zenbait buruzagi politikoak bildu dira tartean, Landelino Lavilla Kongresuko presidente ohia (UCD), Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohia (PSOE), Santiago Carrillo alderdi komunistaren idazkari nagusia (PCE), Manuel Fraga PPko sortzailea eta Miquel Roca CIUko kidea.