Politika -

61. Aretoa

Gorenak hauteskundeen aurretik erabakiko du Sortu legeztatu ala ez

Carlos Divar Auzitegi Gorenaren presidenteak "ziur" esan du prozesua maiatzerako amaituta egongo dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Divar Auzitegi Gorenaren presidentea "ziur" dago Sortu legeztatu ala ez maiatzeko hauteskundeen aurretik erabakiko dutela.

Divarrek esan du hori dela bere konbentzimendua, eta ordurako Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak aurkeztuko dituzten inpugnazioak eta Sortuk aurkez ditzakeen alegazioak ere aztertuko dituztela.

Prentsaurreko batean Divarrek gogorarazi duenez, bigarren aldia da alderdi bat Barne Ministerioan erregistratu ondoren Auzitegi Gorenetik pasatzen dela. Gai horietarako ebazpena emateko eperik ez omen dago ezarrita, bai, ordea, hauteskunde-helegiteen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea