Politika -

Hurrengo egunetan

BBC Radiok Euskal Herriko egoera politikoa jorratuko du

Sarah Rainsford kazetariak Martxelo Otamendi, Iñigo Urkullu, Ramon Etxezarreta eta Rufi Etxeberria elkarrizketatuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarah Rainsford kazetari britainiarra Euskal Herriako egoera politikoa aztertzen ari da. "BBC Radiorako hainbat erreportaje egin behar ditut, eta, horretarako, lau egun egingo ditut hemen", azaldu du Martin Ugalde kultur parkera egindako bisitan.

Besteak beste, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Ramon Etxezarreta PSEko kidea eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko ordezkaria elkarrizketatu ditu BBCko kazetariak.

Prozesuaz Madrilgo herritarrekin ere aritu da; hango askok adierazi diotenez, "su-etena tranpa" hutsa del auste dute. Euskal Herrian, aldiz, jendeak bestelako iritzia duela sumatu du: "Euskal herritarrek egoera nola ikusten duten izugarri interesatzen zait".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea