Politika -

Monografikoa Kongresuan

Zapaterok Rajoyri: 'Manipulatu, galdu bezain ondo egiten duzu'

Gobernuak langabeziaren aurka egiteko egindako plana onartu du. Bertan agertzen denaren arabera, langabetuek 400 euroko laguntza jasoko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Exekutiboaren gizarte politikaren zifrak manipulatzea aurpegiratu dio Mariano Rajoy oposizioko liderrari: "Gaur egindako manipulazioak, zure porrotak bezain handiak izan dira; aurretik izan dituzun porrotak bezalakoak eta etorkizuenan izango dituzunak bezalakoak".

Ongizate estatuaren inguruan egindako eztabaida monografikoan, benetako zifren irakurketa faltsua egin duela esan dio Presidenteak Rajoyri: "Manipulazio handi, onartezin, kaskar eta defendaezina egin duzu", aurpegiratu dio.

Rajoyk, berriz, zifrak "manipulatu" dituena Zapatero bera izan dela erantzun du. "Garrasi egin arren, ez duzu arrazoia izango, ezta zifra gorriak ezkutatzea lortuko".

Honen harian, Zapaterok 2008ko hauteskundeen atarian egindako adierazpen optimistak gogora ekarri ditu; Espainiak Alemaniaren per capita errenta izango zuela adierazi zuenena, konkretuki.

Honen aurrean, egun 4,7 milioi pertsona langabezian daudela eta 3 milioik ditu-laguntzak jasotzen dituztela azpimarratu du.

EAJ eta CIUren kritikak

Josu Erkoreka EAJko parlamentariak, bestalde, "adostasuna" eskatu du gizarte ereduaren iraunkortasuna eztabaidatzeko orduan, "amore eman eta jarrera demagogikoetan jausi gabe".

"Horrekin arazoari petatxu bat baino ez diogu jartzen", esan du Erkorekak langabeziari aurre egiteko neurriak aipatu dituenean.

Joseph Antoni Duran i Lleida CIUko bozeramaileak, berriz, Gobernuak krisian egindako gizarte politika kritikatu du, % 20ko langabezi tasak politika horien porrotaren adierazle garbiak direlako.

400 euroko laguntza

Bestalde, Gobernuak langabeziarui aurre egiteko plan berria onartu du Kongresuak. Plan honetako gaien artean, errentarik jasotzen ez duten langabetuentzako 400 euroko laguntzak babes handia jaso du; epe luzeko langabetuei eta gazteei zuzendutako denbora partzialeko kontratuak baino gehiago. Langabezian daudenek laguntza hori ahalik eta lasterren jasotzeko aukerak PP, EAJ eta IU-ICVren abstentzioa eragin du, nahiz eta legeari kritika gogorrak egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea