Politika -

Bakegintza

Bakea 'damuekin' ez nahasteko eskatu du Eguigurenek

PSEren presidenteak adierazi duenez, "bakea beldurrik, mehatxurik eta atentaturik gabe bizitzea da, eta garai hori hasi da Euskadin".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSEren presidenteak bakea "perfekzio absolutuarekin eta justiziarekin" edo “damuekin eta barkamenekin" ez nahasteko eskatu du. "Bakea beldurrik, mehatxurik eta atentaturik gabe bizitzea da, eta garai hori hasi da Euskadin", aldarrikatu du.

Antena 3n egin dioten elkarrizketa batean Eguigurenek azaldu duenez, "inolako beldurrik gabe" bizi da, baina "horrek ez du esan nahi bizi izan dugunaren ondoren zuhur jokatzeari utzi behar diogula", izan ere, oraindik bizkartzaina du.

Haren esanetan, egoera berriaren arrazoi nagusia da ezker abertzaleak "lehen terrorismoa eta politika uztartzen zituela" eta orain "lege batzuei, poliziari, justiziari, presioari eta gizartearen gaitzespenari esker, hori ezinezkoa dela ohartu da" eta "politikan jarduteko terrorismoa baztertzea erabaki du".

Eguigurenek esan du baikor izateko arrazoiak badituela, euskal gizartean "denak" baitira "ezagunak" eta bera "ziur" dago "oraingoa" izango dela "benetakoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea