Politika -

Hautagaitzen aurkezpena

Patxi Lopez: 'Sozialistoi dagokigu elkarbizitza gidatzea'

Halaber, jekltzaleak abertzaleen babesaren bila daude "euren obsesio soberanistak gauzatzeko", lehendakariaren esanetan. Gainera, esan duenez, "gaur gu libiarrak ere gara, askatasunaren bila".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSEren idazkari nagusi eta lehendakariak esan duenez, "sozialistoi dagokigu Eusakdin elkarbizitza gidatzea" eta, lortzeko, politika "ezinbesteko tresna" izango da, baina "ahaztu barik, jasan dugun memoriak harresi bat erikitzeko balio beharko duela, intolerantzia eta etorkizuneko fanatismoa galarazteko".

Gainera, lehendakariaren esanetan, dagoeneko EAJ "ezker abertzalearekin bat egitea pentsatzen ari da euren obsesio soberanistak gauzatzeko".

Patxi Lopezek Donostiako Kursaalen egin ditu adierzpenok, datozen hauteskundeetara begira egin duen hautagaitzen aurkezpenean, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusien presidentearekin eta Odon Elorza Donostiako alkate eta hautagaiarekin batera.

Halaber, aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Isabel Celaa Hezkuntzakoa eta Jesus Eguiguren PSEren presidentea ere egon dira.

Libiako herriari bultzada

Bestalde, Patxi Lopez "itxaropena helarazi eta adorea eman" nahi izan dio Libiako herriari eta, baieztatu duenez, "gaur euskal herritarrok libiarrak ere gara, askatasunaren bila" eta "itxaropenaren bandera altxatzen dugu, merezi dugulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea