Politika -
Foru hauteskundeak
EAJ: 'PP-PSOE itunak baino boto bat gehiago lortzea dugu xede'
Patxi Lopezen Exekutiboaren kudeaketa kritikatu du Iñigo Urkulluk. "Eskuduntzak guk negoziatzen ditugu edo hemen ez da ezer aldatzen", azpimarratu du.
Erredakzioa
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan EAJk PP-PSOE itunak baino "boto bat gehiago" lortzea xede dutela esan du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Horren hitzetan, PPk eta PSOEk "EAJ izorratzeko" soilik irabazi nahi dute eta, bide batez, botere hori "Espainian erakutsi".
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia berriz izango da Aldundiarako hautagaia. Gasteizeko ekitaldian izan da Urkullu eta Patxi Lopezen kudeaketa kritikatu du hainbat arlotan, besteak beste, ekonomian, osasunean, hezkuntzan eta autogobernuan.
Hori horrela, inbertsioak jaitsi ez ezik, zorra "sei aldiz handitu" eta langabezia % 35 igo dela gogorarazi du Urkulluk.
EAJko presidentearen ustez, "Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen arloan murrizketak egin dituzte eta ez da ezer aldatu". Urkulluk gaineratu duenez, "euskaran atzerapausoak" eman dira eta Kultura "koman" dago.
Horren harian, Arabako PPrekin "zorretan" egotea aurpegiratu dio Urkulluk Patxi Lopezi; bi alderdiek Eusko Jaurlaritzak lortutako ituna ezin izan baizuten Araban gauzatu.