Politika -

Krisia Nafarroako Ahal Dugun

Santos: 'Ezin diegu lau transfugari talde parlamentarioa kontrolatzen utzi'

Nafarroako Ahal Duguren idazkari nagusiak hitz gogorrak izan ditu Orain Baiko diputatuen kontra. Horren ustez, 'krisi instituzionala sortu dute eta Parlamentuko Presidentetza galtzea ekar lezake'.

Eduardo Santos, EFEren artxibozko irudi batean.
Eduardo Santos.
Eduardo Santos, EFEren artxibozko irudi batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos-Orain Baiko lau diputatuek (alderditik kanporatuta daude) Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saiz talde parlamentariotik bota eta biharamunean, ahoan bilorik gabe hitz egin du gaur Eduardo Santos Nafarroako Ahal Duguren idazkari nagusiak. Horren esanetan, "ezin diegu lau transfugari talde parlamentarioa kontrolatzen utzi", eta krisi instituzionala sortzea egotzi die laurei.

"Krisi instituzional batean gaude, eta ez dagokio Ahal Duguri bakarrik. Guk argi dugu, gure jarrera politiko eta etikoaren arabera, ezin diegu lau transfugari talde parlamentario bat kontrolatzen eta krisia eragiten utzi. Parlamentuaren Presidentetzaren aldaketa ere ekar lezake", Cadena Ser irrati kateari egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez.

Nafarroako Ahal Duguren buruzagiaren arabera,"Parlamentuari, Mahaiari dagokio" egoera konpontzea eta "egoera surrealista eta zentzugabe honen aurrean araudia zelan interpretatu behar den zehaztea".

"Parlamentari kritikoak deitzen jarraitzen badugu, egoera zuritzen jarraitzen badugu, ezingo dugu ondorio eta konponbide argi bat topatu", erantsi du Santosek. Azpimarratu duenez, "ez da Ahal Duguri babesa ematea, baizik eta demokraziari".

"Atzoko albisteak honakoa behar zuen: lau taldek Nafarroako Aurrekontuak onartu dituztela, eta ez diputatu batek beste hiru kide taldetik kanporatu dituela", deitoratu du.

Ainhoa Aznarez ere izan du hizpide Santosek: "Nafarroako Parlamentuko presidente itzela da eta izan da. Denean egon da, ez dugu beste hautagairik irudikatzen".

Orain Baiko lau diputatuek prentsaurrekoa emango dute eguerdian, euren iritzia emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa