Politika -

Elkarrizketa ETBn

UPyD: 'ETArekin argi apurtu ez duenez, Sortu ez da legala izan behar'

Gorka Maneirok adierazi duenez, ezker abertzalearen alderdi berriak "ez dio ETAri desagertzeko eskatu ere egin". ETB-2ko "Egunon Eukadi" saioan elkarrizketatu dute UPyDko bozeramailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyD alderdiko legebiltzarkideak "Egunon Euskadi" ETB-2ko saioan esan duenez, "Sortu ez litzateke legezkoa izan behar, ETArekin argi eta garbi hautsi ez duelako".

"Eskaera demokratikoei ahalik eta irmoen" eustearen alde agertu da legebiltzarkidea. Gainera, adierazi duenez, "UPyDk epaileen erabakiak onartuko ditu", baina "onartezina da hauek Gobernuari berriz iruzur egitea".

Biktimen deialdia

Alabaina, UPyD apirileko martxa horretan izango dela baieztatu du. Gainera, "biktima batzuk besteekin alderatzen dituen edozein ekimen" baztertu du Maneirok, EAJk, PSEk, Aralarrek, EAk eta EBk Eusko Legebiltzarrean bultzatutako txostena, motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimen proposamena, hizpide hartuta.

"Eusko Jaurlaritza, lidergorik gabe"

Eusko Jaurlaritza "ez oso nabarmengarria, ez oso bikaina eta lidergorik gabea” dela esan du Maneirok. Gainera, "nazionalismoari begira egotea" egotzi dio Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea