Politika -
Aldaketak Gobernuan
Frantziako Barne ministro berriak ETAren su-eten bat kudeatu zuen
Claude Gueantek Barne Ministerioaren ardura izan zuen aurreko legegintzaldi batean eta Jendarmeriaren zuzendari ere izan zen.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak konfiantza handiko gizona jarri du Barne Ministerioaren buru, izan ere, Claude Gueant Presidentzia idazkari izan da orain arte eta aurretik ETAren su-eten bat kudeatu zuen 2006an, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Barne ministro berriak oso ondo ezagutzen duen Ministerio batera itzuliko da, aurreko legegintzaldi batean ere izan baita Barne ministro.
2006an ETAren su-etena kudeatu zuen, eta orduan aurkitu zioten Espainiako Gobernuarekin bitartekari lanak egiten zituen ETAko kide bati guardia pretoriarraren telefono zenbaki bat.
Lehen aldiz 1977an izan zen Barne ministro, Christian Bonneten agintaldian. Ordutik, Ekonomia Ministerioan izan da eta Jendarmeriaren zuzendari lanak ere egin ditu, besteak beste.
Michele Alliot-Mariek Atzerri Gaietarako ministro kargua utzi ondoren izendatu zuten Gueant Barne ministro.