Politika -

Greba eguna

Artxibatu egin dituzte Ertzaintzaren ustezko erasoen aurkako salaketak

Joan den urtarrilaren 27ko greba egunean zenbait istilu izan ziren Gasteizen manifestarien eta ertzainen artean. Epailearen ustez, "egileak ez dira ezagunak". Ustezko biktimek helegitea aurkeztu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtarrileko greba egunean Ertzaintzaren ustezko erasoen aurkako salaketak artxibatu egin ditu Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak.

Urtarrilaren 27ko greba egunean istiluak izan ziren Gasteizko hirigunean, zenbait manifestariren eta ertzainen artean. Manifestariek Ertzaintza iraindu zuten eta segurtasun indarrek, bestalde, borrez kolpatu zituzten bildutakoak.

LAB sindikatuak jakitera eman duenez, epaileak salaketak artxibatu ditu "egileak ezagunak ez direlako". Hala ere, "baliteke salatutako gertakariak delitua izatea", epaitegiak bere idazkian azaldu duenez. Erasoak jaso zituztenek helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

LABeko bozeramaileen hitzetan, "bake eskaerari eta eskubide guztien aitorpenari muzin egiten diete botere publikoek". Hori dela eta, ostegun honetarako, 19:00etan Zaramaga Gasteizko auzoan hasiko den manifestaziorako deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea