Politika -

35. urtemuga

Martxoak 3 elkarteak greban hildako langileak omenduko ditu Gasteizen

Poliziak 1976an hildako bost langileak terrorismoaren biktimatzat onartzea eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotakoa gogora ekarriko du ostegunean Martxoak 3 Elkarteak. Poliziak bost langile eta ehun langile baino gehiago zauritu zituen greba orokor batean.

35 urte beranduago, Elkarteak langileak terrorismoaren biktimatzat onartzea eskatu du eta Gobernuak barkamena eskatu arte etsiko ez dutela esan dute.

Era berean, egun hartan zauritutako lagunetako bat oraintsu hil dela gogorarazi dute, "inolako justiziarik jaso gabe".

Anthony Dohertyk eta Tony Gillespe Bloody Sunday izeneko sarraskiko lekukoek hitzaldia emango dute ostegunean. Jone Goirizelaia abokatuak eta Martxoak 3 eta Ahaztuak elkarteko kideek ere parte hartuko dute.

Urtemuga etzi izango da, baina gaur hasita eta hilaren 20ra arte sarraski horren argazkiak ikusgai izango dira Gasteizko Jose Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea