Itxi

2018/12/28

12:45

Politika

Urte amaierako mezua

'Nafarroa etorkizunari aurre egiteko indartuago dago', Barkosen esanetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urte amaierako mezuan, Uxue Barkosek adierazi du 'oinarri sendo eta irmoek ematen duten egonkortasunari esker, etorkizunari segurtasunez egin ahal diotela aurre'.

8:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak urte amaierako mezuan baieztatu duenez, "oinarri sendo eta irmoek ematen duten egonkortasunari esker, etorkizunari segurtasunez egin ahal diote aurre nafarrek". Horretarako, beharrezkotzat jo du hainbat balore aintzat hartzea: gizarte-kohesioa, elkartasuna eta esfortzu partekatua, besteak beste. "Balore horiek gure armarik onena dira etor litezkeen mehatxuen aurrean", esan du.

Nolabait esateko, Barkosek nabarmendu du Nafarroa "hobeto trebatuta eta indartuago" dagoela gaur egun. Lau urtez egonkortasun politiko eta ekonomikoa kateatu dutela azpimarratu du, kontuak antolatzeko orduan nahiz lehentasunak aldatzerakoan Nafarroako Aurrekontuak onartzea "giltzarri" izan dela argi utzita.

Ildo horretan, azken urteotako egonkortasuna adierazle sozioekonomikoetan islatu dela azpimarratu du. Alabaina, "ezin gara horrekin konformatu" esan eta kalitatezko enplegua sustatzea erronka nagusi dutela azaldu du: "Hori lortzeko, erabateko ahalegina egingo dugu".

Genero indakeriaren aurkako borroka

2018ari dagokionez, Barkosek garbi du nafarrak "inoiz ez bezala atera direla kalera emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko, eta mobilizazio historikoak egin dituztela diskriminazioaren, erasoen eta indarkeriaren aurka".

"Zalantzarik gabe, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokari eutsiko diogu 2019an ere. Arlo eta fronte guztietatik egin beharreko borroka da, gaia errotik helduta eta hezkuntzara ere bideratuta", babestu du.

ETAren amaiera

Era berean, 2018an ETAren behin-betiko bukaera heldu dela gogorarazi du, "aspaldi gure gizarteak ezarritako eskakizuna beteta".

Autogobernua

Bestalde, foru erregimenaren eta autogobernuaren aldeko konpromisoa berretsi du Nafarroako presidenteak. Bereziki, Nafarroari dagozkion Trafiko eta Bide Segurtasuneko eskumenak berreskuratzeko beharra aldarrikatu du.

"Espainiako Gobernuak zor hori betetzeko aukera dauka. Nafarroak dagoeneko egin du bere lana, eta zorrotzak izango gara", amaitu du.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;