Politika -
Solasaldia
Ibarretxe: 'Etorkizun hobe baterako begirada bat da Sortu'
Lehendakariak gaitzetsi du Sorturekiko Gobernuaren jarrera, eta hauteskundeak daudelako soilik ulertu daitekeela esan du.
Erredakzioa
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzetan, Sorturen erakuntzaren harira, Gobernuaren eta zenbait alderdiren erantzuna "hauteskundeak daudelako soilik ulertu daiteke".
"Beti esan diegu (ezker abertzaleari) aurrerapausoa emateko, eta ematen dutenean, atzera egiten dugu?". Ildo horretan, Sorturen erakuntza "etorkizun baketsu eta hobe baterako begirada bat" dela gaineratu du.
Sortu legezkoa den edo ez erabakitzeko ardura epaileena dela esan dutenei, auzitegietaraino heldu izana "ekimen politiko bat" dela esan die.
ETAko azken agiriari dagokionez, Ibarretxek esan du su-etena "ez dela nahikoa", baina "azpimarratzekoa dela ETAren aurrerapausoa".
Lehendakariaren iritzian, Espainiako Gobernuak eta "zenbait" alderdi politikok eta hedabidek "erantzun urria" eman diote ETAren erabakiari.