Politika -

Sheikh Hasinak

Lehen ministroaren alderdiak aise irabazi ditu Bangladesheko hauteskundeak

Sheikh Hasinak 259 aulki lortu ditu parlamentuan, alde handiarekin irabazita. Oposizioak 'iruzurra' egon dela salatu du.

Sheikh Hasina, Bangladesheko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Sheikh Hasina, Bangladesheko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Sheikh Hasina, Bangladesheko lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bangladesheko lehen ministroaren Awami Liga alderdia aise gailendu da herrialde horretan egin diren hauteskunde orokorretan. 259 aulki lortu ditu parlamentuan Sheik Hasinaren alderdiak.

Bestalde, istilu gogorrak izan ziren atzo Bangladeshen, alderdi politiko ezberdinen arteko jarraitzaileen arteko liskarretan, eta denera 19 pertsona hil ziren.

"Neure zorionik beroenak eskaini nahi dizkiot Awami Ligari garaipen honegatik, eta era berean, eskerrak eman nahi dizkiet hauteskundeetan parte hartu duten gainontzeko alderdi politiko guztiei", adierazi du Helal Uddin Ahmedek, hauteskunde-batzordeko idazkariak.

Gobernuko alderdiak eta bere aliatuek 287 aulki lortu dituzte parlamentuan. Oposizioko alderdi gorenak, berriz, Bangladesheko alderdi nazionalistak, hain zuzen ere, sei aulki  lortu ditu soilik; hots,  ustelkeriagatik zigortuta dagoen Khaleda Zia minitro ohia da alderdi honen ordezkaria.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak Hauteskundeak Asia azken ordukoa