Politika -

Polizia-operazioa

Sortuk serio ari dela erakusteko aukera galdu du, Patxi Lopezen ustez

Lehendakariak ez du ondo hartu ETAko ustezko kideen atxiloketen aurrean isilik geratu izana, gizartearen aurrean zalantzak uxatzeko "momentu polita" baitzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak esan du Sortu aukera asko galtzen ari dela gizartearen aurrean benetan ari dela erakusteko. Izan ere, herenegun ETAren kontra izan zen polizia-operazioaren aurrean Sortu ixilik geratu dela salatu du lehendakariak.

Onda Cero irratian egin dioten elkarrizketan Patxi Lopezek azaldu duenez, ezker abertzaleak aukera horiek aprobetxatu behar ditu gizartean dauden zalantzak uxatzeko, "momentu politak" baitira horretarako.

Lehendakariak Sortu legeztatzea nahi du, Justiziak datuetan eta errealitatean oinarrituta egiten badu, izan ere, "mundu horrek demokrazian sartzeko bidea egin duela edo egiten ari dela" esan nahiko du, eta hori "inflexio-puntua litzateke ETA benetan amaieratik gertu dagoela pentsatzeko".

Lehendakariak berretsi du ezker abertzaleak politikaren tresnak erabili behar dituela politikan jarduteko eta erakundeetan egon nahi badu demokraziaren legeak bere egin behar dituela.

Patxi Lopezentzat euskal gizarteak zalantzak ditu, baina "barru-barruan", itxaropena omen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea