Politika -
Elkarrizketa ETBn
Abokatutzaren helegitea 'iragarritako kronika' zela dio Ortuzarrek
Sortuk Gasteizen izandako erasoak baztertu beharko lituzkela adierazi du Andoni Ortuzar EAJko kideak.
Erredakzioa
Sortuk Alderdi Politikoen Erregistroan egindako inskripzioaren kontra Estatuko Abokatutzak jarritako helegitea "aurretik iragarritako kronika" zela jakinarazi du Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak (BBB).
Abokatutzaren erabakiak "iraganeko inertzia, Alderdien Legea" jarraitzen duela adierazi du Ortuzarrek ETBn emandako elkarrizketa batean eta "Gobernuak gaia mahai gainetik kendu eta Auzitegien esku uzteko modu errezena" dela gaineratu du.
Erasoa Gasteizen
Sortuk bart Gasteizen izan den erasoa baztertzea "ona izango litzatekela" adierazi du Andoni Ortuzarrek, "baina ez legeztatua izan dadin", ekintza horiek&' || 'nbsp; "bake prozesuaren aurka doazelako" baizik.
Alderdi berriaren estatutuetan edozein motako indarkeriarekiko bereizketa egiten zela adierazi du Ortuzarrek eta hortaz baita horrelako ekintzetakoa ere.