Politika -

Hizkuntza-politika

Urgellek euskara hauteskundekeriaz erabiltzea leporatu dio EAJri

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren aurka "gezurrak" esateagatik "barkamena" eskatzeko agindu die jeltzaleei Blanca Urgell kultura sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ alderdiari Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren aurkako "gezurrak" esateagatik "barkamena" eskatzeko agindu dio Blanca Urgell kultura sailburuak. &' || 'nbsp;"Euskara datorren maiatzeko hauteskundeei begira giroa nahasteko tresna bezala" erabili izana leporatu die jeltzaleei Urgellek.

EAJko hiru legebiltzarkidek- Josune Gorospe, Maribel Vaquero eta Garbiñe Mendizabal- Jaurlaritza euskara "hondatzen" ari zela egindako adierazpenen arira Urgellek eman duen erantzuna da.

Kultura sailburuak adierazi du hitz horiek "bidegabekoak eta mingarriak" direla eta&' || 'nbsp; "30 urtez guztien artean euskararen inguruan eraikitako adostasunaren kontra" doazela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea