Politika -
Memoria historikoa
Frankismoko biktimei omenaldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Gerra Zibilean euskal frontean 6.300 errepublikano eta 5.700 frankista hil ziren. Biktima horien artean herena gipuzkoarrak zirela adiera du Aranzadi Elkarteak.
Erredakzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Frankismo garaian eta Gerra Zibilean lurralde horretan izandako biktimak omendu dituzte ekitaldi xume batean.
Rafaela Romero Batzar Nagusietako presidenteak garai hartan eraildako alkate eta zinegotzien izenak ekarri ditu gogora.
"Hainbat errugabek jasandako jazarpena eta desagerpenak" deitoratu ditu Romerok, baita Frankoren kolpeak Errepublikarekin amaitu zuen garaian sortutako "beldurra, gezurra eta isiltasuna" ere.
Aranzadiko Gerra Zibileko hilobi komunen indusketa arduradunak Francisco Etxeberriak adierazi du, bando errepublikanoan 6.300 hildako eta bando frankistan 5.700 zenbatu zirela. Frankistek 2.352 pertsona fusilatu zituzten eta errepublikanoek, berriz, 764. Biktima horien guztien artean herena gipuzkoarrak zirela gaineratu du.
Omenaldian “Gipuzkoa, udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937” izeneko liburua aurkeztu dute.