Politika -

Nafarroako Ospitalean

Uxue Barkos etxean dago jadanik, sendagiria jaso ondoren

Ebakuntza "ondo" atera dela jakinarazi du Barkosek ohar batean. Medikuen lan "bikaina" goraipatu du Kongresuko diputatuak eta Nafarroako Ospitalean izan duen "harrera ona" nabarmendu nahi izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko Nafarroa Baiko bozeramaile Uxue Barkosek alta jaso du gaur eguerdian, Nafarroako Ospitalean atzo egindako ebakuntzaren ondoren. Bularreko minbizia kentzeko ebakuntza egin zioten.

Ebakuntza "ondo" atera dela jakinarazi du Barkosek berak ohar batean. Medikuen lan "bikaina" goraipatu du Kongresuko diputatuak eta Nafarroako Ospitalean izan duen "harrera ona" nabarmendu nahi izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea