Politika -

2010ean eta 2003an atxilotuta

Unai Mallabia, Aitor Fernandez eta Naia Zurriaran libre utzi dituzte

Zuriarrainek 60.000 euroko bermea ordaindu behar izan du. Fernandezek, berriz, kartzela zigorra bete du eta Mallabiaren zigorra airean utzi du Auzitegi Konstituzionalak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Mallabia, Aitor Fernandez eta Naia Zurriaran aske utzi dituzte. Naia Zurriaran iazko apirilean atxilotu zuten Bilboko Elkano kaleko abokatuen bulegoan, Guardia Zibilak burutu zuen polizia operazio batean. Bost egun inkomunikaturik izan zuten, eta tortura larriak salatu zituen epailearen aurrean.

Zurriaran 60.000 euroko bermea ordainduta askatuko dute.

Aitor Fernandez eta Unai Mallabia, berriz, 2003ko ekainaren 17an atxilotu zituen Ertzaintzak Bilbo inguruan egindako operazioan, eta kale erasoetan parte hartzea egotzita eraman zituzten. Aitorrek kondena beteta atera zen atzo, asteazkena, eta Unairi bederatzi egun falta zaizkio kondena betetzeko. Bere kasua, hala ere, Konstituzionalean errekurritua zegoen eta honek ebazpena eman arte kondena momentuz suspentsioan gelditzea erabaki du noiz eta bederatzi egun falta zaizkionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea