Politika -
Europa Forumean
Sortuk 'legea betetzeko itxura' duela esan du Conde-Pumpidok
Egindako adierazpenen arabera, Fiskaltzak EAErekin (Eusko Abertzale Ekintza) egindako gauza berbera egingo du; hau da, "legediaren hutsunea argudiaketa juridiko konplexuekin betetzea".
Erredakzioa
Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak adierazi duenez, Fiskaltza Sortu alderdi politikoen zerrendan erregistratzearen aurka egingo du baina "legea bete egiten dela erakusteko saio hutsa besterik ez da".
Europa Forumean emandako hitzaldian, Sortu ez legeztatzeko eskatuko dutela adierazi du fiskal nagusiak, izan ere, Sortu "ez da alderdi politikoa, ETA politikan sartzeko halabeharrez egindako saiakera da, joko horretan sartzeko beste aukerarik ez dutela ikusita".
Ondorioz, Fiskaltzak EAErekin (Eusko Abertzale Ekintza) egindako gauza berbera egingo du; hau da, "legediaren hutsunea argudiaketa juridiko konplexuekin betetzea".
Fiskal nagusiak "Sortu" "berriz jaio" edo "berpiztu" bezalako hizten sinonimoa dela esan du eta, besre ustez, duen helburu bakarra "Batasuna" berpiztea dela da. Hori dela eta, Auzitegi Gorenak Fiskaltzaren eskaera onartu eta astelehenean Sortu alderdi politiko bezala erregistratzea galaraziko duela adierazi du.
''B'' eta ''C'' planak
Conde-Pumpidok ere, ''B'' plan baten inguruko froga idatziak daudela adierazi du. Plan horren arabera, ezker abertzalearen hautagaiak elkarte elektoraletan sartzen saiatuko lirateke, baina Fiskaltza dagoeneko Poliziarekin harremanetan da horren inguruko informazioa eman eta hautagaitza horien kontra egiteko.
''C'' planak, berriz, legezko alderdi batean sartzea eskatuko luke, baina, fiskalak ziurtatu duenez, "horretan ere lanean gaude, Batasunako hainbat kidek osostutako hautagaien zerrenden kontra egiteko, berdin dio zein alderdiren babesean dauden".