Politika -
Auzitegi Nazionalean
Erkizia: 'Argala laguna nuelako omendu nuen, ez ETAkoa izateagatik'
Ezker abertzaleko kideari Argalari egindako omenaldian ETA goratzea leporatzen diote.
Erredakzioa
Jose Miguel Beñaran, Argala, ETAko kideari egindako homenaldian "laguntasunak eta familiarekiko maitasunak" bultzatuta parte hartu zuela adierazi du Tasio Erkizia HBko buruzagi ohiak. Erkizia Madrilen epaitzen ari dira 2008ko homenaldi horretan ETA goratzeagatik.
"Lagunak nituen sendi bateko pertsona jatorra bezala gogoratzen dut, nik ez dut ETAko buruzagi bati lore eskaintzarik egiten" esan dio Erkiziak Javier Gomez Bermudez epailearen tribunalari.
Carlos Butista epaileak 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Erkiziarentzat ETA goratzeagatik. Erkiziak Argalaren homenaldian parte haryu izana ukatu du. Bere esanetan, "ekitaldi politiko" batera joan zen, baimendutakoa eta legalizatutakoa, Beñaranen anaiak gonbidatuta, familiaren aspaldiko laguna delako.
Ezker abertzaleko kideak azaldu duenez, ez du gogoratzen omenaldian Argalaren argazkia zegoen ala ez, baina egotea "posiblea" zela gaineratu du. Lore eskaintza atrilaren atzean egin zuela adierazi du eta ez dakiela "han argazkirik ote zegoen".