Politika -

IAT AUZIA

Oriol Pujol espetxeratzeko agindua eman du epaileak, IAT auziagatik

Eraginen trafikoa, eroskeria delitu jarraitua eta merkataritzako dokumentuak faltsutzea egotzi diote Pujoli. Delitu horiek direla eta, bi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten.

Oriol Pujol. EFEren artxiboko irudia
Oriol Pujol
Oriol Pujol. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiko 20. sekzioko epaileak Oriol Pujol CiUko diputatu ohia espetxeratzeko agindua eman du, IAT auzia dela eta ezarri zioten bi urte eta erdiko zigorra bete dezan.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak asteazken honetan jakinarazi duenez, zigorra aztertzeaz arduratu den epaileak atzera bota du defentsak Pujol aske uzteko egindako eskaria. Izan ere, eragin trafikoa, eroskeria delitu jarraitua eta merkataritzako dokumentuak faltsutzea egotzi diote Pujoli.

Auzitegiak zehaztu duenez, ebazpen horren aurrean helegitea aurkezteko aukera dute orain. Behin betiko epaia jaso bitartean, Pujolek kartzelatik kanpo jarraitzea lortu nahi dute horrela.

Hain zuzen ere, gaur emandako epaiaren arabera, hamar eguneko epean espetxeren batera bere kabuz joan beharko da Pujol. Hala ez bada, atxilotu egingo dute.

Abenduaren 10eko bistan, egindakoagatik damututa zegoela berretsi zuen Oriolek, eta bi urte eta erdiko kartzela zigorraren bete beharrean, herriaren aldeko boluntario lanak egitea eskatu zuen. "Ez zait batere gustatu nire jokabidea", aitortu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Delituak Jordi Pujol Eguneko albisteak Albisteak