Politika -

Iragan asteartean atxilotua

Marlaskak espetxera bidali du Daniel Pastor ETAko ustezko kidea

"Otazua komando"ko ustezko beste hiru kideek larunbatean deklaratuko dute epailearen aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Pastor Alonso ETAko ustezko kidea espetxera bidali du arratsaldean Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Iragan asteartean atxilotu zuten erakunde terroristako beste hiru ustezko kiderekin batera. Iturri juridikoek baieztatu dutenez, Luis Barroso fiskalak eskatuta erabaki hori hartu du magistratuak. ETAko kide izatea, lehergaiak eta armak izatea eta agiriak faltsutzea egotzi dio Pastor Alonsori Marlaskak. Arratsaldean Pastor galdekatu ostean kartzelara bidali du Marlaskak.

ETAko ustezko kidea bi aldiz bere burua zauritzen saiatu da eta Madrilgo ospitalera eraman behar izan dute.

ETAko ustezko kideak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan, baina atxilotua egon den bitartean bere burua birritan zauritzen saiatu dela aitortu du; izan ere, bere neska-lagunagatik kezkatua zegoela esan du. Lorena Garcia asteartean atxilotu zuten Pastorrekin, eta beste bi lagunekin batera.

Iturri berdinen arabera, torturak jasan izana ukatu du Pastorrek.

Pastor Alonso "Otazua komando"ko ustezko kidea dela uste du Poliziak.

"Otazua komando"ko ustezko beste hiru kideek larunbatean deklaratuko dute epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea