Politika -

'Otazua Komandoa'

ETAko ustezko hiru kideak kartzelara bidali ditu Marlaskak

Zapirainek banan-banan onartu ditu komandoak egindako 16 atentatuak, Eduardo Puelles poliziarena eta Luis Conde de la Cruz militarrarena barne.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu deklaratzeko geratzen ziren ETAko ustezko kideak. Hauek asteartean atxilotu zituzten Bizkaian, beste laugarren batekin batera. Epaileak ETAko kide izatea, lehergaiak eta armak izatea eta agiriak faltsutzea egotzi die.

Laugarren atxilotuak,Daniel Pastor Alonso, komandoko ustezko buruzagiak ostiralean deklaratu zuen bere burua birritan zauritu ondoren. Alonsok horma jo zuen eskuineko ukabilarekin eta buruarekin. Bere kideekin egin bezala, Marlaskak kartzelara bidali zuen delitu berberak leporatuta.

Kartzelara eraman dituen hiru atxilotuak Lorena López, Daniel Pastorren neska-laguna, Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarria dira.

Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioan, epailearen aurrean gaur berretsita, ''Otazua'' komandoan 14 ekintza terroristetan parte hartu zuela onartu zuen, tartean Eduardo Puelles poliziarena (2009ko ekainan, autoan bonba lapa bat jarrita hil zuten, Arrigorriagan) eta Luis Conde militarrarena (2008ko irailean, Santoñan hil zuten, bonba-auto batekin).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea