Politika -

Erreakzioak

Aresek 'terrorismoa zilegitzat jotzea' egotzi die Aralarri eta EAri

Azken adierazpenak "publikoki zuzentzeko" eskatu die euskal sailburuak, "alderdiok azken atxiloketen aurrean elkartasuna erakutsi ondoren". Aralarren aburuz, Aresek ez du "zilegitasunik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan atxilotu dituzten ETAko eta Segiko ustezko kideei "elkartasuna" erakustea "lotsagabekeria" da, Aresen hitzetan. Sailburuak gogora ekarri duenez, "Luis Conde brigadaren eta Eduardo Puelles poliziaburuaren hilketen ustezko egileak dira atxilotuak, baita Burgosen, Guardia Zibilaren kuartel-etxearen, aurka huts egindako atentatua edo eskolta baten eta polizia nazional baten hilketa saiakera ustez egin zutenak ere, besteak beste".

Sailburuaren aburuz, "atxilotuei atzemandako material kopuruak agerian jarri du bere ibilbide kriminalean jarraitzeko asmoa zutela". Aresen esanetan, atxiloketa hauek "albiste ontzat baino ezin dira ulertu". "Delituari aurre egiteko, Segurtasun Indarrak eta Justizia ez daude su-etenean eta, gainera, ezin dira egon ere", adierazi du sailburuak.

Aralar: "Aresek ez du inolako zilegitasunik"

Bestalde, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, Aresek ez du "inolako zilegitasunik", Herrizaingo Saileko buruak "bazterketa politika" garatzen duelako. Aralarreko buruak azaldu duenez, hizpide duen dokumentua ETAko ustezko taldea desegin baino lehen sinatu zuten. Ondorioz, ez dio Aresi "inolako azalpenik" eman behar.

Hala ere, Zabaletak dioenez, "Euskal Herrian Polizia izan behar dugu eta bere zeregina bete behar du, delituei aurrea hartzeko ere", betiere giza eskubideekiko begirunea babestuz.

Ekintza polizialetan Amnistia Internazionala erakundearen gomendioen betetzea eskatzea zuen helburu manifestuak, Zabaletak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea