Politika -

Ustelkeria auzia

Chiracen aurkako epaiketa hasi da eta atzeratzea eskatu dute

Frantziako presidente ohiari 21 lanpostu faltsu sortzea egozten diote Pariseko alkatea zenean (1992-1995).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacques Chirac Frantziako presidente ohiaren aurkako epaiketa gaur, astelehenean, hasi da Pariseko Epaitegian. Frantziako hiriburuko alkate zenean, 21 lanpostu&' || 'nbsp; faltsu sortzea egozten diote. Dena den, auzia sei hilabetez atzera liteke bederatzi auzipetuetako baten defentsak konstituzio-kontrakotasuneko hiru helegite aurkeztu dituelako.

Hain zuzen, funts publikoak desbideratzea leporatzen diote 78 urteko Frantziako estatuburu ohiari. Antza, bere alderdirako (RPR kontserbadorea) dirua lortzeko gezurrezko lanpostuak sortu zituen edota jakinaren gainean zegoen alkatea zenean (1992-1995).

Pariseko iturri juridikoen arabera, helegiteak onartuko dituzte eta Chirac ez da astearte honetan Pariseko Epaitegira joan behar izango.

Chiracen abokatuak, ordea, "presidenteak behingoz bukatu nahi" duela eta "bihar (asteartea) epaitegira joateko asmoa" duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea