Politika -

Asturias

Vicente Alvarez Areces Asturiaseko presidente ohia zendu da

Senatari sozialista bart gauean hil da Gijonen, 75 urte zituela.

Vicente Alvarez Areces, EFEren artxiboko argazki batean
Vicente Alvarez Areces
Vicente Alvarez Areces, EFEren artxiboko argazki batean

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vicente Alvarez Areces Asturietako Printzerriko presidente sozialista ohia eta senataria zendu da bart gauena, Gijonen, 75 urte zituela, Adrian Barbon Asturiaseko idazkari orokorrak jakitera eman duenez.

"Nahigabez jaso du Vicente Alvarez Arecesen heriotzaren berri", idatzi du Barbonek sare sozialetan.

Alvarez Areces Gijongo alkatetzara heldu zen 1987an; gero, Asturietako Printzerriko presidentetza hartu zuen 1999 eta 2011 urteen artean. Egun, PSOEko senataria zen eta talde sozialistaren bozeramailea izan zen 2016ko urritik 2017ko ekainera bitartean.

Asturiaseko Federazio Sozialistak bertan behera utzi ditu datozen egunotarako aurreikusitako ekitaldiak, dolu gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Eguneko albisteak Albisteak Asturias