Politika -
Ebakuntza egin zioten
Esperanza Aguirre lanera itzuli da, astebeteko atsedena hartu ostean
Madrilgo Erkidegoko presidenteak jarduera politikoari ekin dio, duela astebete bularreko konkor bat kentzeko ebakuntza izan ondoren. "Asko hobetzen ari naiz, eskerrak Jainkoari", adierazi du Aguirrek.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidentea lanera itzuli da astelehen honetan, bularreko minbizia antzeman ziotenean ebakuntza egin eta astebeteko atsedena hartu ostean. Presidenteak adierazi duenez, "oso ondo" dago eta ""asko hobetzen ari naiz, eskerrak Jainkoari".
Madrilgo Correoseko egoitzan izan da bere lehen ekitaldi ofiziala eta bertan, itxura onarekin agertu da Aguirre. Presidenteak azaldu duenez, ez diote kimioterapiarik emango eta horrek Aguirre poztu du, bere "ilea asko gustatzen" zaiolako.
Erabat sendatu arte bere lan kopurua murriztuko duela jakitera eman du Madrilgo Erkidegoko buruak. Gainera, "esker ona" azaldu da Aguirre, ebakuntzaren berria ezagutu zenetik "maitasuna eta babesa" erakutsi diotelako, bereziki, "biztanle anonimoen partetik". Amaitzeko, ebakuntza egin zioten ospitaleko medikuen eta erizainen laguntasuna ere eskertu du.