Politika -

Sakabanaketa

'Hitzetatik ekintzetara igarotzeko' eskatu dio Etxeratek Grande-Marlaskari

Elkartearen ustez, 'ez dago arrazoi bakar bat ere' espetxe politika horri eusteko. Horrez gain, salatu du 'sortutako itxaropena urduritasuna eta frustrazioa bilakatu' dela senitartekoentzat.

Etxeraten bozeramaileak, prentsaurrekoan. Argazkia: @EtxeratElkartea
Etxeraten bozeramaileak, prentsaurrekoan
Etxeratek ukatu egin du azken leku aldatzeak gerturatzeak direnik

1:26

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak nabarmendu duenez, Espainiako zein Frantziako Gobernuak espetxe politikaren inguruan egindako "mugimenduak ez dira esanguratsuak" eta estatuon ekimena "ez da nahikoa". Horren ildoan, eta Fernando Grande-Marlaska¿ Espainiako Barne ministroak atzo egindako adierazpenen harira, "hitzetatik ekintzetara igarotzeko" eskatu dio.

Bi estatuen "mugimenduen" balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaileek. Elkartearen arabera, "ez dago euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko arrazoi bakar bat ere".

Salatu dutenez, "sektore jakin batzuen presiopean, amore ematen dute frantziar eta espainiar estatuek eta, horren ondorioz, sufrimendua mantentzen da eta bakea, konponbidea eta elkarbizitzarako bidean aurrera egitea eragozten dute".

Etxeraten esanetan, "egindako mugimendu eskas horien ondorioz", presoen senitarteko eta lagunak "okerrago" daude orain, "sortutako itxaropena urduritasuna eta frustrazioa bilakatu" direlako dira. "Ezin dugu normalizazioaz hitz egin", erantsi dute.

Hala, kritikatu dute bi gobernuak "euskal gizartearen oso atzetik" daudela "gatazkaren konponbidearen aldeko ekimenetan".

Horren ildoan, asteburuan Baionan eta Bilbon egindako manifestazioak "oso positibotzat" hartu dituztela nabarmendu dute.

Sakabanaketa, zenbakitan

Espainiako Gobernuak azken sei hilabeteotan egindako lekualdatzeei buruz, Errazkin eta Velezek zehaztu dute egindako 16 horietatik 14 gauzatu direla, eta "bakar bat ere ez dute Euskal Herriko kartzeletara ekarri".

"Gu erabiltzen jarraitu nahi ez badute, zergatik jartzen diote betoa Zaballari edo Iruñeari? Neurri politikoa ez bada, zergatik ez hurbildu presoak Euskal Herriko kartzeletara", galdetu dute.

Azaldu dutenez, 2018an zazpi trafiko istripu izan zituzten presoen senitartekoek, eta 16 pertsonari eragin zien. 2019an beste ezbehar bat izan da. "Azken 10 urteotan 100 istripu izan dira", deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak