Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Oyarzabalek 'zuhurtzia' eskatu du Sorturen aurrean

Euskadiko PPko idazkari nagusiak adierazi du "mundu" hori "hilketak prestatzen" ari zela "herenegun".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak "zuhurtzia" eskatu du Sortutik heltzen diren mezuak "aztertzeko" orduan. Izan ere, bere esanetan, "herenegun, mundu horretan hilketak eta atentatu larriak prestatzen ari ziren, lehendakariaren aurkakoa, kasu".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Oyarzabalek adierazi du "gehiegizkoa" izan dela hainbat pertsonak ezker abertzalearen hitzen aurrean erakutsitako "poztasuna".

"Batzuk hauteskunde-kanpaina egiten ari dira Batasunarentzat, herenegun ETAren terrorea justifikatzen ari ziren berdinak direla erreparatu gabe", gaineratu du.

Maiatzeko hauteskundeei dagokienez, buruzagi ''popularrak'' espero du epaileek Sorturi parte hartzea galaraztea, baldin eta, Fiskaltzak esan bezala, "Batasunak eta ETAk diseinatutako operazioa bada".

"Sortu guztiok engainatu eta hauteskundeetan parte hartzeko helburuz Batasunak eta ETAk diseinatutako operazioa den zantzuak aurkitzen badituzte, [ezker abertzalea] izapide legal horretaz baliatzea eragoztea espero dut", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea