Politika -
Elkarrizketa ETB-2n
'Filtrazioek' prozesua 'lokaztea' dutela helburu salatu du EAk
Maiorga Ramirezen ustez, lehendakariaren aurkako balizko atentatuaren "filtrazioa"k atxilotuek tortura salaketak "estaltzea" izan lezake helburu.
Erredakzioa
Maiorga Ramirez EAk Nafarroan duen idazkari nagusiak adierazi du Patxi Lopez lehendakariaren aurkako balizko atentatuaren "filtrazioa"k atxilotuen tortura salaketak "estaltzea" izan lezakeela helburu.
Bere esanetan, "azken egunetan" hainbat filtrazio izan dira "Guardia Zibilaren eta Estatuaren aparatuen partetik", eta haien helburua "oso garrantzitsua den prozesu historikoa zikintzea edo lokaztea" izan liteke.
ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, buruzagi abertzaleak esan du "zaila" dela "filtrazioen inguruan" baloraziorik egitea, baina argi utzi nahi izan du EAk "gaitzetsi" egiten duela giza eskubideen "edoizen urraketa".
Nolanahi ere, tankera horretako filtrazioek "alarmismoa piztea" eta "atxilotuen tortura salaketak estaltzea" asmo dutela salatu du.
Hori horrela, Maiorga Ramirezek nabarmendu du EAren interesa "etorkizuna" dela, "iragana eta edozein indarkeria mota" gaitzetsi egiten badu ere.
"Lan egiten ari gara eta buru-belarri gaude bake- eta normalizazio-prozesuarekin, gertaera horiek iraganeko kontuak izan daitezen eta Euskal Herriaren etorkizuna bakea izan dadin", azpimarratu du.