Politika -
Alderdi berria
Caamañok ez du Sortu hauteskundeetan ikusten
Justizia ministroak uste du "nahikoa froga" badaudela Sortu Batasunaren "jarraipena" dela pentsatzeko.
Erredakzioa
Francisco Caamaño Justizia ministroak esan du ez duela Sortu ezker abertzalearen alderdi berria maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan ikusten, izan ere, ministroak uste du "nahikoa froga" badaudela Sortu Batasunaren "jarraipena" dela pentsatzeko.
Telecincon egin dioten elkarrizketa batean Caamañok azaldu duenez, Sortuk "ez du betetzen" Alderdi Politikoen Legeak jartzen dituen baldintzak.
Caamañok gogorarazi du Estatuko Abokatuak eta Auzitegi Goreneko Fiskaltzak salaketak jarri dituztela Segurtasun Indarren txostenetan oinarrituta eta legea "ez duela betetzen" egiaztatu ahal izan dutela. "Hori dela eta, ez da legezko alderdi politiko izan behar", berretsi du Justizia ministroak.