Politika -

HOLOKAUSTOA

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Holokaustoa oroitzeko ekitaldiekin

Suontzi bat egongo da piztuta igande honetan, egun osoan, Legebiltzarraren atarian, Holokaustoaren biktimak gogoratzeko.

Suontzia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Legebiltzarra
Suontzia Eusko Legebiltzarrean
Suontzia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Legebiltzarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Holokaustoaren Memoria Oroitzeko Nazioarteko Egunarekin, eta suontzi bat jarri du eraikinaren kanpoaldean egun osorako piztuta.

2013ko maiatzaren 14an, Mahaiaren bileran, presidenteak jakitera eman zuen Espainiako Komunitate Juduen Federazioak eskaria egin zuela, urtero, urtarrilaren 27an, Eusko Legebiltzarrak ere Holokaustoaren Egunarekin bat eginez ekitaldi bat egin zezan, eta onartu egin zen.

2005eko urtarrilaren 27an Europako Parlamentuak ebazpena kaleratu zuen egun hori Holokaustoaren Memoria Oroitzeko Nazioarteko Eguna izendatuz, eta gobernu zein parlamentuei bat egiteko eskatu zien.

Gaur 74 urte urtarrilaren 27an askatu zuten Auschwitz-Birkenau kontzentrazio-esparrua, eta data hori hartu zen aintzat eguna izendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak