Politika -
Biktimen Europako Eguna
Ekitaldi eguna Madrilen, M-11ko atentatuetan hildakoen oroimenez
Gaur Terrorismoaren Biktimen Europako eguna ere bada eta Europako Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Bruselan Biktimen Erakundeen Europako Sarearekin batera.
Erredakzioa
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildako 192 pertsonak eta zauritutako ia 2.000 gogora ekarri dituzte gaur hainbat lore eskaintza eta omenaldi antolatuta. Hala ere, biktimen elkarteen eta politikarien arteko desadostasunak agerian geratu dira bai batzuetan eta bai besteetan.
Lehen ekitaldia 09:00etan izan da; Puerta del Soleko egoitzan ohiko lore eskaintza egin dute Esperanza Aguirre Madrileko presidentea bertan zela. Leku horretan biktimen eta haiei laguntzen izan zire herritarren omenezko plaka jarrita dago.
10:30ean, Madrileko Udalak, Alberto Ruiz-Gallaerdon buru zuela, El Pozoko aldiriko geltokian monumentu bat inauguratu du, izan ere, lehergailuek bertan eztanda egin zuten.
Artelan honen inguruan nolabaiteko polemika sortu da, Pilar Manjón 11-Mko Kaltedunen Elkarteko presidenteak gogor krititako baitu udala. Manjonen ustez, udalak gainontzekoen proposamenak eta konpromisoak kontuan izan gabe antolatu du ekitaldia.
Era berean, eta aurreko urteetan egindakoari eutsiz, biktimen ordezkaritza bat Alcala de Henareseko geltokitik atera da 07:00etan eta bidaia egin dute ibilbideko geltoki guztietan gelditu eta biktimen oroimenezko lore eskaintza eginez. Ibilbide hori Tellez kalean amaitu dute.
Terrorismoaren Victimen Europako Eguna
Martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Europako eguna ere bada eta Europako Batzordeak jardunaldi berezi bat antolatu ditu Bruselan Biktimen Erakundeen Europako Sarearekin (NAVT) batera. Jardunaldi hori Cecilia Malmstrm Barne Arazoetako komisarioak inauguratu du.
Beste hainbat gauzen artean, Biktimen Erakundeen Europako Sareak egindako bideo ikusteko aukera izango dute, baita Oscar sarietara nominatutako ''Killing in the name'' dokumentala ere.