Politika -

Polemika

Fiskal batek Jon Iñarritu iraindu du Twitterreko kontu anonimo bat erabilita

EH Bilduko senatariak Jorge Bermudez fiskalaren agerraldia eskatu du Senatuan. Kataluniako buruzagi independentistak ere iraindu ditu Bermudezek.

Jon Iñarritu Senatuan. Argazkia: @ehbilducongreso
Jon Iñarritu Senatuan.
Jon Iñarritu Senatuan. Argazkia: @ehbilducongreso

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Bermudez Gonzalez Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Kriminalitate Informatikorako fiskal eskuordeak Jon Iñarritu EH Bilduko senataria eta Kataluniako buruzagi independentistak iraindu ditu Twitterren zeukan kontu anonimo bat erabilita (@TenienteKaffee, atzora arte Daniel Kaffee izena ageri zen, gaur, jada, Jorge Bermudez ageri da).

larepublica.cat webguneak atzo jakinarazi zituen Twitterreko kontu horren benetako jabearen izen-abizenak. Anonymous Catalunyaren laguntza eduki ei du egiaztatzeko.

Iñarrituk U-1eko epaiketaren harira egindako txio bati erantzun zion Bermudez Gonzalezek. Mezuan EH Bilduko senatariak bere buruari galdetzen zion "ea zein arazo duen Fiskaltzak nazioarteko begiraleak epaiketan egoteagatik". Honakoa izan zen fiskalaren erantzuna: "Espainian epaiketak publikoak dira, tontopolla. Ez da zertan espektakulurik egin behar "nazioarteko begiraleekin". Hara joan, eseri eta entzutearekin nahikoa".

Twitter kontua fiskal horrena dela jakin ostean, Iñarrituk haren agerraldia eskatu du Senatuko Justizia batzordean.

Bermudezek ez du atzera egin, eta honakoa bota berri du sare sozialean: "Twitter erdiak badakien zerbait jakin du senatariak eta uste du beldurra ematen didala".

larepublica.cat webgunearen arabera, fiskalak Kataluniako Justizia kontseilaria eta "independentista jaunak" ere iraindu ditu beste txio batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Twitter EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak