Politika -

Huelvako herri batean

PPren eta PSOEren hautagaiek izen-abizen berak dituzte

Hautagaiek izen-abizen berberak izateak ondorioak izan ditu dagoeneko, eta hedabide batzuetan nahasi egin dira bakoitzaren ekimenak aipatzeko orduan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corteganako(Huelva) herritarrek ''arazo'' xelebrea dute aurtengo udal-hauteskundeen aurrean, alderdi nagusietako(PP eta PSOE) hautagaiek izen-abizen berak baitituzte: Jose Borrallo.

Kasualitatez, PPk eta PSOEk izen-abizen bereko hautagaiak aurkeztu dituzte datorren maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeetarako. Biak dira Jose Borrallo, baina PPkoak Jose Enrique izena du.

Alderdi Popularraren hautagaiak Jose Enrique Borrallo Romero izena du, 31 urteko biologoa da eta bigarren aldiz aurkeztu du bere burua Corteganes herriko alkate izateko.

Sozialisten hautagaiak, berriz, Jose Borrallo Lezcano izena du, 33 urte ditu eta ekonomialaria da. Kasu honetan, bere burua hauteskundeetara aurkeztu duen lehendabiziko aldia da.

Hautagaiak senideak ez direla eta bestelako harremanik ere ez dutela aurreratu dute alderdi politiko biek. Gainera, izen-abizen berak izateak ez lukeela herritarren botoetan ez eraginik ez nahaskeriarik ere izan beharko esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea