Politika -
Ezohiko proposamena
Jarraitzaileei mitin baterako sarrera kobratzeko asmoa du UPyDk
Rosa Diezen alderdiak ekitaldi politikoa egin nahi du Vistalegreko zezen plazan, baina ekitaldi horren gastua alderdiak ordain dezakeena baino "handiagoa" da, Rosa Diezen hitzetan.
Erredakzioa
UPyD alderdiak mitin batera sartzeagatik euro bateko sarrera kobratzeko asmoa du. Erabaki honekin, apirilaren 3an Vistalegreko zezen plazan, Madrilen, ekitaldi politikoa egitea espero dute.
Rosa Diez diputatua eta alderdiko liderra izan da proposamena aurkeztu duena Alcorconen, Madrilen, egindako beste ekitaldi poltiko batean. Bertan, Jesus Gamonal UPyDko alkategaia aurkeztu du 300 pertsona ingururen aurrean.
Alderdiko antolaketako bi kidek aurrekontuaren inguruko informazioa eskatu dute Vistalegreko zezen plazan eta, nahiz eta zenbatekoa iragarri ez, alderdiak ordain dezakeena baino "handiagoa" dela esan du Rosa Diezek.
Alderdiburuak azaldutakoaren arabera, sarrera ordaintzea "sinbolikoa" da, jarraitzaileek alderdiari laguntzeko aukera izan dezaten eta, era berean, ekitaldia egitea posible izan dezaten "ekitaldia jarraitzaileena izango baita, eta ez UPyDrena", gaineratu du.