Politika -
Memoria historikoa
Anton Arkargorta Aretxabala: 'Adorearen eta iraunkortasunaren garaipena da'
Errepresio frankistan, Cadizen atxilotu ostean hil zen Dionisio Aretxabala euskal arrantzalea, 1939an. 80 urte geroago, haren gorpuzkiak berreskuratu ditu familiak.
EiTB.EUS
Oraindik zehaztu gabeko data batean Getxon ehortziko dituzte Dionisio Aretxabalaren gorpuzkiak, aipatu udalerriko alkatearen eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko ordezkarien aurrean.
Frankismoaren errepresalia jasan zuen Aretxabala euskal arrantzaleak, eta haren gorpuzkiak Cadizeko San Jose hilerriko hilobi batean zeuden harrezkero.
Orain arte Cadizen emandako lehendabiziko urratsa da Dionisiorena. Esan bezala, ostegunean bertan berreskuratu zituen haren gorpuzkiak haren familiak.
Atzoko albiste hori ardatz hartuta, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako 'Ganbara' saioak elkarrizketa egin dio Anton Ankargorta Aretxabalari (Dionisioren biloba).