Politika -

Hitzordua, maiatzean

EA, Sorturekin hauteskundeetara aurkezteko prest, 'legezkoa bada'

Sorturekin koalizioan hauteskundeetara aurkezteko aukeraz "hitz egiteko" prest agertu da Peio Urizar, baita "Alternatiba, Araba Bai eta proiektu honekin bat egiten duten independenteekin batera".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sorturekin koalizioan hauteskundeetara aurkezteko aukeraz "hitz egiteko" prest agertu da Peio Urizar EA alderdiko idazkari nagusia, baita "Alternatiba, Araba Bai eta proiektu honekin bat egiten duten independenteekin batera".

EAko buruzagiak adierazi duenez, Sortu legezkotzat jotzen duten ikusteko "itxarotea merezi du", "indar politiko guztiek lekurik duten ikus dezagun". "Sortu legezkoa jotzen baldin badute", aurreratu du Urizarrek, "egoera interesgarri bati emango diogu hasiera eta gainera, gizartearen gehiengoak eskatu ohi duenari erantzungo luke".

Urizarrek azpimarratu duenez, legezkotasunaren auzia alde batera utzita, "indarkeria aspalditik baztertu du ezker abertzaleak" eta orain "erabaki hori kudeatzen dabil".

Gainera, ezker abertzaleak "aurrerapausu gehiago emango" dituela aurreratu du Urizarrek. Bere hitzetan, "atzera egiterik ez duen garai politiko berrian gaude".

Donostian, Loiolako Kuartelean izandako EAko ekitaldian egin ditu Urizarrek adierazpen hauek. Bertan, NATOren erreferendumari buruzko 25. urtemuga ospatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea