Politika -

Katalunia

Polemika piztu du politikari katalanen lekualdatzea erakusten duen bideo batek

Guardia Zibilaren furgoitik grabatutako bideoa da. Brians II espetxearen inguruan bildutako herritarrak ikusten diren bitartean, guardia zibil baten algarak entzuten dira.

Politikari katalanak Madrilera eraman dituen Guardia Zibilaren furgoia. Argazkia: EFE
Politikari katalanak Madrilera eraman dituen Guardia Zibilaren furgoia.
Politikari katalanak Madrilera eraman dituen Guardia Zibilaren furgoia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako buruzagi independentistak Brians II espetxetik Madrilera eraman dituen Guardia Zibilaren furgoitik grabatutako bideo bat zabaldu dute arratsalde honetan, eta horrek alderdi soberanisten haserrea eragin du.

Preso dauden politikariei babesa ematera Brians II kartzela atariraino joan diren herritarrak ikusten dira irudietan, agente baten barreak eta Guardia Zibilaren kontrako abesti bat entzuten diren bitartean.

Bideoa Twitter sare sozialean zabaldu dute, ondoko mezuarekin: "Preso ultraeskuindar kolpistak Madrilera bidean atera dira. Dozenaka lagun baino ez dira bertaratu agur esatera. Amaitu dira akelarreak kartzela atarietan. Zoragarria!".   

Gertakari honen harira, ERCk Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldia eskatu du Kongresuan, eta hainbat galdera aurkeztu ditu Senatuan, presoen duintasuna urratu dutela iritzita, azalpenak eskatuz.

EFE agentziaren arabera, Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian bideoa nork grabatu eta zabaldu duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak